Software soluzioak

Databost / Software soluzioak

Kudeaketa software-a edo programa funtsekoa da zure enpresa edo negozioa ondo funtzionatzeko. Garrantzia asko du zure beharrei hobe egokitzen den softeare-a aukeratzeko profesionalen aholkua izatea. Databost urte asko daramatza aholkularitza profesionalizatura zuzentzen, zure beharrei ondoen etortzen diren soluzioak eskeiniz. Enpresa edo negozioaren ardurak kudeaketa era ezberdinak eska ditzake, ERP software-a (Errekurtso Enpresarialen Planifikatzailea, fabrikazio aginduak, kontabilitate eta fakturazioa, faktura elektronikoa), ST (Saltokiko Terminala) software-a saltoki eta ostalaritzara zuzenduta, PYME eta autonomoentzako kudeaketa eta fakturazio software-a, eta abar. 

 

Dataost, zure beharrei gehien egokitzen den software-a bereganatzeko aholkatzen dizugu, beti ere, lan egiteko orduan bizkortasuna begiratuz eta kudeaketaren ondorioz sortutako gastu ekonomikoak murriztuz.

 

Gure software soluzioak software edo aplikazio paketeetan oinarritzen dira, orokorrean multi-mdularrak, zure enpresaren negozio prozesuei laguntza emateko diseinatuak izan diren soluzio integratuak eskeiniz.

 

Informazio zehatzagoa www.copermatica.es

 

Kudeaketarako software-az gain, databik Microsoft-en software-a ere eskeintzen du, izan ere Microsoft Partner Network-en kidea da, ziurtatze kurtsoa gainditu ondoren. Zure enpresarako zein lizentzia sistema den egokiena kontsultatu dezakezu, sistema eragileen, ofimatikaren, edota Microsoft-eko beste edozein software-aren (Sql Server, Project, Visio,...) kasuan. Kontsultatu eta zure beharrei gehien moldatzen de lizentzia mota gomendatuko dizugu.

 

Lizentzia motak http://www.microsoft.com/spain/licencias/default.mspx

 

Databost ere, Cad-en espezializatuak dauden enpresen kolaboratzailea da, Autodesk produktuetan oinarritutako erabateko soluzioetaz (hardware, software eta zerbitzuak) hornitzeko pertsonal tekniko aproposenez baliatuz.